Enpresa
Doitasunezko mekanizazioko espezialistak
Zerbitzu arina eta zehatza eskatzen duten industria-sektoreetarako eskakizun geometriko eta dimentsional handiak dituzten doitasunezko osagai mekanikoen fabrikazioan espezializatuak. Gure produktuak gure bezeroen mihiztatze-kostuak murrizten ditu.
“Gure hazkundea gure bezeroen beharren eskutik doa”
2004an sortu ondoren, 2005ean ISO 9001 Ziurtagiria lortu genuen.
2010ean EN 9100 ziurtagiria lortu genuen kudeaketa aeroespazialeko sistemetan; fabrikazio-prozesu osoaren trazabilitatea bermatzen duen sektorean lan egiteko ezinbesteko baldintza da, eta hori lortu duen Nafarroako mekanizazio-enpresa lehena eta bakarra gara.
2010. urtean, baita ere, osagaiak esportatzen hasi ginen, eta CERN da elkarlanean aritu garen atzerriko erakundea.
2016an Bikaintasunerako Konpromisoa jaso genuen EFQM kalitate-zigiluaren pean, Bikaintasunaren aldeko Nafarroa Fundazioaren eskutik.
2017an Hegan Klusterrean sartu ginen, sektore aeroespazialeko euskal enpresekin harremanak sendotzeko eta sinergiak areagotzeko eta sektore horretan hazi ahal izateko.
2019an gure instalazioak handitu eta izena Microlan Aerospace-ra aldatu genuen.
2019an Brontzezko Zigilua jaso genuen, Bikaintasunaren Aldeko Nafarroako Fundazioak banatzen duen EFQM zigiluaren arabera kudeaketa eta kalitatea hobetzeko egindako lanarengatik.
Sektore hauetarako egiten dugu lan…
Lantaldea
Gaztea, gogotsua eta esperimentatua
Talde motibatua eta gogotsua gara, eta ezin hobeto uztartzen ditugu gaztetasuna eta esperientzia. Horregatik, Microlanen talentu gazteen kontratazioaren eta barne-prestakuntzaren aldeko apustua egiten dugu, gure etorkizuna ziurtatzen duen talde batu eta inplikatua izatea lortuz.
Horrek guztiak, daukagun talde-lanerako konpromisoarekin batera, aldaketara egokitzeko gaitasun handia ematen digu.
GURE FABRIKAZIO-PROZESUEN AUTOMATIZAZIOA
azalera
2900 m2
Gure jarduera instalazio modernoetan gauzatzen dugu, tenperatura eta hezetasuna kontrolatuta, eta ekoizpen-bitarteko aurreratuak eta zehatzak ditugu. Horiek, fidagarritasunez fabrikatzeko eta zehaztasunez neurtzeko aukera ematen digute.
Gure ekoizpen-bitartekoen automatizazioari esker, urtean 50.000 orduko ekoizpen-ahalmena dugu.
Zuzendari – Gerentea
Javier Etxeberría
2004an enpresa bat sortu nahi nuen, espezializatu, desberdina izan. Bezeroen konfiantza sentitzea, horrek zoriontsu egingo ninduke. Gaur harrotasunez begiratzen diot emaitzari, proposatu nuena baino gehiago da, eta egunetik egunera hazten jarraitzen dugu.
"Eskerrik asko guztioi, zuek gabe arrakasta hau ez litzateke posible izango".
“Gure zerbitzuaren kalitateak bereizten gaitu”
Gure bezeroei eskaintzen diegun mekanizazio eta muntaketa zerbitzuaren bidez, beren arrakastak lortzen laguntzen diegu, gure etorkizuna ziurtatuz eta, horrela, elkarrekin, gure gizarte-inguruneari balioa emanez.
“Atzo ondo egin genuena, gaur hobeto egin behar dugu”
Gure bezeroen konfiantza bermatzea gure zerbitzuaren kalitatearen bidez, mekanizazioari buruzko tekniken eta ezagutzen abangoardian egonik.
Apaltasuna, konpromisoa, erantzukizuna, zintzotasuna, segurtasuna, kalitatea, etengabeko hobekuntza eta bikaintasuna